Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Jose Antonio Zamalloa, "Uxarte Sagardoa"

Jose Antonio Zamalloa, Uxarte baserriko sagastian Jose Antonio Zamalloa, Uxarte baserriko sagastian Oiz Egin

Ekoizlea: Jose Antonio Zamalloa

Produktua: Uxarte Eusko Label Sagardoa eta mahairako sagarrak.

Helbidea: Montorra auzoa, 6. Uxarte baserria. Amorebieta-Etxano. 48340

Telefonoa: 94 630 88 15

Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Web orria: www.uxarte.com

Oharra: Sagardoaren zuzeneko salmenta Uxarte baserrian. 

              Bisita gidatuak hitzartzen dira Uxarte sagardotegia ezagutzeko.

Jose Antonio Zamalloa Amorebieta-Etxanoko Uxarte baserriko semea da. Uxarte baserrian betidanik izan dute nekazaritza-jarduna lanbide. Jose Antonio Zamalloa 1996. urtean zabaldu zuen Uxarte Sagardotegia, orduan ekin zion sagardogintzari maila profesionalean, eta baita ostalaritza zerbitzua baserrian eskaintzera.

Uxarte inguruko lursailetik jasotako sagarrekin ekoizten du Jose Antonio Uxarte Eusko Label Sagardo Naturala gehienbat. Udazkenean sagarrak batu, hauek txikitu eta modu tradizionalean sagarren zukua sagardoa bihurtzen dute Zamalloak eta lan taldeak.

Jose Antoniok sagardogintza gustukoa badu, sagarrondoak zaintzea are gustukoa du. Fruta arbolak landatzea eta zaintzea benetan maite du Zamalloak. Kalitatezko sagarrak lortzeko fruta arbolak mimo handiz zaintzen ditu. Laborantza dinamikoa eta gertuko zaintzaren aldekoa da bera. Baina euskal baserrietan fruta arbolak eta ortuak zaintzeko ezagutza galtzen ari dela uste du Jose Antoniok. Horregatik, berak duen jakintza zabaltzen saiatzen da frutagintza eta zuhaitzen zaintzari buruzko ikastaroak emanez.

Jose Antonio Zamalloak sagardogintzaren inguruko arlo desberdinak lantzen ditu: sagarrondoak zaindu, sagarrak ekoiztu, mahairako sagarrak saldu, sagardoa egin, sagardotegia gobernatu, frutagintzari buruzko formazioa eman eta sagardotegiari bisita gidatuak eskaini, besteak beste.

Jose Antonio Zamalloak Uxarte sagardoa ekoizten du. Uxarte Sagardoa Eusko Label Sagardoa da, euskal sagardo naturala, Euskadiko sagarrekin ekoiztutakoa. Kalitatea  Fundazioak sagardo egiteko prozesu guztia kontrolatzen du eta horrek kalitatezko bermea ematen dio sagardoari. Uxarte sagardoa gehienbat Uxarten ekoizturiko sagarrekin egiten da. Uxarten sagardoa egiteko erabiltzen den sagarren %80a etxeko sagarra da. Gainerakoa, %20a, Euskadin ekoizturiko sagarrak dira. Kalitatezko sagardoa lortzeko kalitatezko sagarra erabiltzea ezinbestekoa baita. Urtean bataz beste 30.000 litro sagardo ekoizten dituzte Uxarten. 40 sagar motatik gora erabiltzen dute Uxarten sagardoa ekoizteko. Sagar guzti horien artean nahasketa egokia lortu behar da sagardoak zapore egokia izan dezan.

Jose Antonio Zamalloak etorkizun oparoa aurre ikusten dio euskal sagardogintzari, beti ere bertoko sagarraz %100 artisau moduan ekoizturiko sagardoa egiteari heltzen badiote.

Argazki galeria

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Ekoizleak

Ekoizlea

Produktua

Buletina

Eguraldia