Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Maite Leanizbarrutia okina

Maite Leaniz Barrutia baserriko okindegian Maite Leaniz Barrutia baserriko okindegian Leaniz Okindegia

Ekoizlea: Maite Leanizbarrutia

Enpresa: Leaniz Okindegia

Produktua: Baserriko ogia, euskal pastela eta gozoak.

Helbidea: Leaniz auzoa, 18. Barrutia baserria. 4820 Elorrio. Bizkaia.

Telefonoa: 94 658 21 83

Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Baserriko ogia eta euskal pastela ekoizten ditu nagusiki Maite Leanizek.

1995. urtean Maitek ogia egiten ikasteko ikastaro batzuetan izena eman zuen. Orduan ez zuen pentsatu ere egin denborarekin hori izango zela kuttuna duen ogibidearen lehenengo urratsa. Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak antolatu zuen ikastaroa Garain, eta bertan ikasi zuen Maitek baserriko ogia, euskal pastela eta gozoak egiten. Hala ere, Leaniz auzoko Barrutia baserrian betidanik egin dute ogia, Maiteren amamaren garaitik. 

Leaniz Okindegian produkzio txikia burutzen da. Maiterentzat osagai, prozesu eta produktuaren kalitatea zaintzea da garrantzitsuena, kalitate goreneko produktuak lortzeko.  Ogiaren Ama orea berak egiten du. Osagaien kalitatea bermatzen du eta baita prozesu guztiarena ere. Egurrezko bi labe erraldoietan egosten ditu baserriko ogia eta gozoak Maitek. Bere ogiaren kalitatearen sekretuetako bat, labea berotzeko erabiltzen duen egurra da, pagoaren egur sikua erabiltzen du soilik. Honek ogiari ukitu berezia ematen baitio. 

Asteburuetan jo eta ke ibili ohi da Maite ogia eta gozoak prestatzen.  Okinarena lanbide gogorra bezain polita omen da. Goizeko 2:30tan jaiki, labea piztu, ogia egin, eta goizean salmenta puntuetara banatu, egunero-egunero. Urtean 17 egun bakarrik libre izaten ditu Maitek. Hala ere, oso pozik aritzen da Maite bere okin lanbidean.

Leaniz Okindegian, Barrutia baserrian, produktuen zuzeneko salmenta burutzen du Maitek. Azoka eta ferietara joaten da Maite baita ere bere produktuak saltzera. Durangaldean salmenta puntuak ditu hainbat dendetan: Elorrixon, Atxondon, Abadiñon, Zaldibar, Berriz eta Durangon besteak beste.

Abegikorra da oso Maite Leaniz. Beti dago prest bezeroei zein bisitariei bere okindegia erakusteko. Ikastetxe eta eskoletako bisitak jasotzen ditu Maite Leanizek, umeei ogia egiteko sekretuak erakusten dielarik.

Garaian garaiko gozoak prestatzen ditu Maitek: euskal pastela, pastak, Mokotza eta San Blas opilak, besteak beste.

Argazki galeria: Maite Leaniz / Oiz Egin.

 

 

Argazki galeria

logooiz

Gertakaririk gabe

Ekoizleak

Ekoizlea

Produktua

Buletina

Eguraldia