Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Valentin Llona "Urikoa" Eztia

Valentin LLona erleak zaintzen Valentin LLona erleak zaintzen Valentin Llona

Ekoizlea: Valentin Llona.

Produktua: Urikoa eztia. Milalore eta txilar eztia. Eusko Labeldun eztia.

Helbidea: Montorra auzoa, z/g. 48340. Amorebieta-Etxano. Bizkaia

Telefonoa: 635 710 236

Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Urikoa Eusko Label

Valentin Llona zornotzarraren zaletasuna erlezaintza da. Halabeharrez hasi zen Valentin eztigintzan. Duela 30 bat urte, hilabete batzuk gaixorik eman zituen berak. Denbora soberan izan eta irakurtzeari ekin zion. Txiripaz, erlezaintza eta eztigintzari buruzko liburu irakurtzen hasi zen. Erleen munduaz erakarritza, jakinmina izugarria piztu zen Valentinengan. 30 urte ondoren, esperientzia handiko erlezaina eta eztigilea dugu Valentin. Oraindik ere, erleen munduaz egunero ikasteko prest.

Urikoa milalore eztia Bizkaiko kostaldeko eta barrukaldeko loreen nektarrakaz lortzen da. Ezti freskoa eta gordina da. Urikoa eztia Eusko Label sigiluaren kalitate berme guztiak ditu.

Urikoa eztia ekoizteko erleek baso eta belardi desberdinen loraldietan elikatzen dira. Urikoa milalore eztiak eukaliptoa, akazia eta laharren ukitua du. Honek kolore okre argia du, zapore onekoa eta ahogozoa da, erabat usaintsua.

Valentinek gaur egun 260 bat erlauntz ditu. Gehienak Amorebieta-Etxano inguruan.  Valentinen erlauntzak ibiltariak dira, trasnhumantzia egiten baitute. Uztaila eta gero, Bizkaitik kanpora, Burgosko lurretara, eramaten ditu Valentinek erlauntzak, transhumantzia burutu eta lore berrien bila.

Erlauntzak 3 hilabete inguru egiten dute transhumantzian. Ondoren, eztia atera eta gero erlauntzak etxera ekartzen ditu Valentinek urrian. Milalore eztiaren uzta uztailean jasotzen da, eta txilar-eztiarena irailaren erdikaldera.

Bataz beste, urtean 2,5 eta 3 tona ezti ekoizten ditu Valentinek. Milalore eztia eta txilar-eztia ekoizten ditu.

Eztia azokatan saltzen du Valentinek, salmenta zuzenean. Etorkizunari begira, badirudi Urikoa eztiak segidarik izango duela. Valentinen semeak erlezaintzan aitaren lekukoa hartzeko prest baitago.

Erleek nekazari inguruneari eta orokorrean inguruneari mesede izugarria egiten dio polinizazioari esker. Erlauntz bat zelai batean jartzen denean, erleek burutzen duten polinizarioari esker inguruko landaredia erabat aberasten da.

Argazki galeria

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Ekoizleak

Ekoizlea

Produktua

Buletina

Eguraldia