Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Maria Lourdes Malaxetxebarria "Labegur"

Maria Lourdes Malaxetxebarria, Labegur okindegiko ekoizlea azokan Maria Lourdes Malaxetxebarria, Labegur okindegiko ekoizlea azokan Oiz Egin

Ekoizlea: Maria Lourdes Malaxetxebarria.

Produktua: Baserriko Ogi Ekologikoa, Euskal Pastel Ekologikoa, Intxaur pasta ekologikoak, madalenak, erroskilak....

Helbidea: Elizburu Baserria, Elizburu auzoa, 48710. Berriatua. Bizkaia

Telefonoa: 94 613 90 85

Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Maria Lourdes Malaxetxebarria eta bere familiak Berriatuako Elizburu baserria dute euren bizi eta lantokia. Berriatuako Elizburu auzoko Elizburu baserrian ekoizten dituzte euren ogi eta gozo ekologikoak. Orain dela gutxi amari hartu dio erreleboa eta bera jarri da Labegurren gidaritzapean bere senarraren laguntzarekin.

Labegur-en Lourdesen gurasoak duela 20 urte baino gehiago hasi ziren baserriko ogia eta euskal pastela egiten. Astiro astiro beste produktu batzuk egiten hasi ziren eta gaur egun era askotako gozoak saltzen dituzte. Nahiz eta beraien produktu ezagunenak ogia eta euskal pastela izan, intxaurpasta ekologikoak, txokolateak( zuria, beltza), madalenak, erroskilak... ere egiten dituzte. Hori bai, Labegurrek berezitasun bat dauka, ekoizten duten guztia egurrezko labean eta artisau erara egina dago. Amarengandik ikasi duen moduan eta primerako lehengaiekin. Labegurren nortasun seinuak artisau elaborazioa eta salmenta zuzena dira.

Maria Lourdesek eta familiak 2006 urtean Labegurren aldaketa bat egitea adostu zuten momentu horretan zegoen merkatuak horrela eskatzen zuelako. Merkatuaren eskaerari erantzunez lehen gai ekologikoekin lan egitea erabaki zuten. Aldaketa horrekin Labegurrek produktuen kalitatean salto handia eman zuen.

Labegur produktuan salmenta zuzenean saltzen dituzte Maria Lourdesek eta familiakoek. Horrez gain betiko bezeroak ere badituzte eta hauei banaketa zuzena egiten diete.

Argazki galeria

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Ekoizleak

Ekoizlea

Produktua

Buletina

Eguraldia