Enpresa: Dentici, S.L.
Produktua: Kantauriko Hegaluzea eta antxoa Kontserban
Helbidea: Erdotza etorbidea 36. Markina-Xemein. 48270. Bizkaia
Telefonoa: 94 616 62 51
Faxa: 94 616 65 58
Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko
Web orria: Olasagasti kontserbak
Kalitate handiko produktuetan adituak dira, nagusiki Bizkaiko Golkoko lehengaiak erabiltzen dituzte. Beraien produktuak Italiako eta Espainiako banaketa kanal espezializatuetara bideratuta izateaz gain, egun beste merkatu internazionaletan duten presentzia handitzeko ikuspegia dute.
Guzti honetarako, ibilbide luzea duen enpresa familiar baten eskarmentua dute. Horretaz gain kalitatearen kudeaketa sistema urteetan ezarria dute, eskarmentu handiko lankideak, instalazio eta teknologia aurreratua....
CONSERVAS DENTICI S.L. Euskal kostaldeko Kontserbagile Artisauen elkarteko kidea da.
Elkarte honen helburua, benetako eta ezberdina den produktu baten defentsa, sustapena eta eskaintza dira: kalitate handiko Bizkaiko Golkoko Hegaluzea eta Antxoa, arrainaren jatorria eta lantze prozesua bermatuz.
Elkarteko kideak diren enpresak, araudiak jasotzen dituen betebeharrak burutu behar dituzte, eta Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen kanpoko egiaztapeneko erakunde batek egiten dituen auditoretza iraunkorrei erantzun behar da.
Hegaluze eta Antxoa kontserbak, Bizkaiko Golkoko arraina erabiliz eta Euskal Autonomi Erkidegoan (E.A.E.) elkarteko kideengatik landuak izanik, "Bonito del Cantábrico del País Vasco" eta "Anchoa del Cantábrico del País Vasco" , ofizialki onartuta eta erregistratua dagoen berme markaz bereizita daude, honen helburua jatorria eta lantze prozesua bermatzea izanik. Lantze prozesu guztia E.A.E.n eginda, trazabilitatea arrantzuntzitik azken bezero-arte bermatuta dute.
Marka honekin bereizita dauden Hegaluzea eta Antxoa, antzekoak diruditen beste produktuekiko ezaugarri ezberdinak dituzte, bai nutrizionalki, organoleptikoki edota gastronomikoki baita ere.
Usaina, kolorea, testura, sendotasuna eta zapore bereizgarriak osatzen dute kontserba honen balio erantsia.
Artisau metodoekin ekoiztea eta kalitate handiko produktuak egitea da denticiren helburua aurreko mendetik.
Helburu horiek lorzeko, Conservas Dentici S.L.-k konpromiso anitza du erosleekien, langileekin, ingurumenarekin eta instituzioekin. Hori aurrera eramateko esfortzu berezia egiten dute segurtasun, higiene, laneko osasun eta ingurumenaren errespetuarekin. Laburbilduz, konpromezu etiko bat dute beraien produktuak kontsumitzaileei ahalik eta prozesu garbi eta onenarekin iristeko, horiek produziteko egiten diren etapa guztietan.
Conservas Dentici, aitzindari izan da arlo ezberdinetan, esaterako:
- Ipar Espainian Bizkaiko Golkoko antxoa ezartzea, Siziliar era tradizionalean (Alla Vera Carne) XX. mende hasieran.
- Bizkaiko Golkoko antxoa xerra oliba oliotan ekoiztu eta merkaturatu (40. hamarkada).
- Hegaluze eta atun xerra ekoitzi eta merkaturatu (70. hamarkada).
- Hegaluze, atun eta berdela kristalezko potean ekoitzi eta merkaturatu (90. hamarkada).
- Atunaz eta antxoaz egindako krema ekoitzi eta merkaturatu (1996).
- Kristalezko potean arrain kontserba ekologikoak ekoitzi eta merkaturatu (1999).
- Kristalezko potean izokina ekoitzi eta merkaturatu (2001).
- Plastikozko bandejan Hegaluze eta atunen semikotserbak ekoitzi eta merkaturatu (2008).