Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Floren Txurruka "Barroeta Gazta"

Barroeta Idiazabal Gazta Barroeta Idiazabal Gazta Oiz Egin

Ekoizlea: Floren Txurruka Uriarte.

Produktua: Barroeta Idiazabal Gazta.

Helbidea: Barroeta Torre baserria. Markina-Xemein 48240 (Bizkaia)

Telefonoa: 94 616 88 24

Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Web guneak:

www.artzai-gazta.net

www.quesoidiazabal.com

Floren Txurrukaren gaztandegia Markina-Xemeinen kokatzen da, konkretuki Barroeta auzoko  Barroeta dorrearen ondoan. Bertan, Florenek eta Mari Karmen emazteak Barroeta Idiazabal jatorri-izendapena duen artzai gazta ekoizten dute.

Jaiotzez Floren Mallabiarra da eta betidanik gustatu zitzaizkion ardiak. Gurasoak zahartu arte beraiei laguntzen ibiltzen zen. Ezkondu eta gero Florenek baserriko behiak kendu eta ardiak sartu zituen etxean. Florenek kapritxo modura hasi zuen ogibide bihurtuko zen abentura. Hasieran ez zekiten gaztairik egiten baina pixkanaka-pixkanaka eta ilusioz beterik  ederki asko ikasi zuten gazta egiten. Horren froga nagusia gaur egun egiten duten gaztai bikaina da.

Lehenengo hastapenetan ACOL elkartea sortzea eta formakuntza kurtsoak jasotzea izan ziren beraien pausurik garrantzitsuenak. Lezaungo Jose Antonio Otxandorena naparra idiazabal gaztaren aldeko langile nekaezina eta ARTZAI-GAZTAren sortzailea (Idiazabal Gazta eskuz egiten duen artzainen elkartea) izan zen beraien maisu ibilbide horretan.

Florenek bildotsen jaiotza garaian artaldea banatu egiten du umedunak Markina-Xemein uzten ditu eta umedun ez daudenak Mallabira eramaten ditu. Normalean urtean 30.000 litro esne ateratzen dituzte, eta hauekin kilo inguruko Idiazabal gaztak ekoizten dituzte.

Beraien esanetan oso garrantzitsua da arkumea jaiotzen denetik gazta egiten den arte produktua mimoz zaintzea. Horretarako ardiak zaindu, esnea batu, gaixo daudenean zaindu, erditzeak kontrolatu, bildotsak babestu, produktu onak eta ahal diren naturalenak eman elikatzeko, eurekin mendian egon eta abar.

Barroeta gaztaren produkzio guztia salmenta zuzenaren bitartez saltzen dute, azokatan edo Barroeta baserrian bertan.

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Ekoizleak

Ekoizlea

Produktua

Buletina

Eguraldia