Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Alicia Monedero "Atxarte Gazta"

Alicia Atxarte gaztak aurkezten Alicia Atxarte gaztak aurkezten www.oizegin.com

Ekoizlea: Alicia Monedero.

Produktua: Atxarte Gazta. Idiazabak Gazta, Artzai Gazta, Ardi gazta fresko krematsua.

Helbidea: Mendiola auzoa, 25. Abaunza baserria. Abadiño. 48220.

Telefonoa: 94 681 61 10 - 688 63 49 04

Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Web orria: www.quesoidiazabal.com

                 www.artzai-gazta.net

Oharra: Baserrian zuzeneko salmenta egiten dute.

Alicia Monedero eta Patxi Solanak Abadiñoko Mendiola auzoan, Alluitzen magalean, dute kokatuta euren gaztandegia, Urkiola Natur Parkearen mugan. Duelan 18 bat urte sortu zuten euren familia enpresa. Patxi artzaina dugu eta Alicia gaztagintzan aritzen da.

Ia txiripaz ekin zioten artzaintza eta gaztagintzari. Eurak Bilbon bizi ziren, mendizale amorratuak ziren eta ia astebururo Anboto ingurura etortzen ziren. Parejeaz eta baserriko bizimoduaz maitemindu ziren. Orduan, hiriko bizitza utzi eta Abadiñora bertaratu ziren euren bide berriari ekiteko gogo betez.

Arantzazuko artzai eskolan ikasi eta lanari ekin zioten. Ordutik, asko ikasi dute eta Idiazabal gazta ederra ekoizten dute. Atxarte Gazta artzai gazta da. Bildotsak jaiotzen direnetik gazta merkatuan saldu arte, Aliciak eta Patxik prozesu guztia kontrolatzen eta lantzen dute. Euren ardiak larrean hasitakoak dira. Kortan denbora justua igarotzen dute. Aukera txikiena aprobetxatzen dute Patxik eta Aliziak ardiak landara ateratzeko. Udaberritik aurrera, Alluitz eta Aitz Txikiren magaletara eramaten dituzte.

Hainbat azoka eta merkatuetan zuzenean saltzen dituzte Aliciak eta Patxik euren produkzioa. Atxarte Gaztandegian ekoizten dituzten produktuak Idiazabal gazta suabea eta gazta fresko krematsua Arditxo Beltz saltzen dute.

Atxarte Gazta salmenta zuzenean saltzen da. Abadiño Matienako merkatuan astezken goizetan eta Durangoko larunbata goizeko azokan, merkatu plazan. Mendiolako Abaunza baserrian salmenta zuzena burutzen dute, baita ere.

Euren ekina dibertsifikatzeko Aliciak Alluitz Natura enpresa sortu du. Enpresa honen bitartez hainbat zerbitsu eskaintzeko asmoa dute: artzai lana gertutik ezagutu, gazta egiteko ikastaroak, xaboi naturalak egiteko ikastaroak, mendi ibilaldi gidatuak, eta hainbat.

Alluitz Natura

 

Argazki galeria

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Ekoizleak

Ekoizlea

Produktua

Buletina

Eguraldia