Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Jan Alai pintxoaren jaia ospatuko da Zornotzan 3tik 7ra

54 pintxo desberdin Jan Alai lehiaketan 54 pintxo desberdin Jan Alai lehiaketan Lea-Artibai LGA/ Oiz Egin

Amorebieta-Etxano pintxo zaleen topagune bihurtuko da eguztenetik domekara. Jan Alai pintxo lehiaketan 54 jatetxe edo tabernek parte hartuko dute eguaztena ekainak 3tik 7ra.

Aurten laugarren aldia beteko duen Jan Alai lehiaketa herriko pintxorik onena aukeratzeko lehiaketa bat baino gehiago da. Osagai askodun menua da. Herriko taberna edo jatetxeentzat erronka bat da; herritarren dastamena dantzan jarriko duen zapore mazedonia mokatu gutxitan batzea dute helburu. Epaimahaiak erabakitako hamar pintxorik onenen rankingean sartzea ere urte osorako prestigioa da. Lehiaketak pizgarri ekonomiko lez ere funtzionatzen du; iazko aldian, denen artean, 65.000 pintxotik gora saldu zituzten. Herritar eta pintxo zaleentzat, aldiz, serio hartzen duten hitzordua bihurtu da. Nork bere dastamena aditurik onenentzat duela, urterik urtera gero eta gehiago dira pintxo tourra egin eta puntuatzera animatzen direnak.

Aurten 54 taberna edo jatetxek parte hartuko dute lehiaketan nork bere pintxoarekin. Sei gunetan banatuta egongo dira: bakoitzean 9 taberna. Epaimahaikideek pintxo denak probatuko dituzte domekan, 20:00etan, Zelaieta zentroan egingo den sari banaketan onena saritzeko. Irabazleak 1.000 euro jasoko ditu eta 10 pintxorik onenen zerrenda ere jakinaraziko dute. Herritarrek, gutxienez, 18 pintxo probatu behar dituzte euren bozketak balio dezan: gune bakoitzeko hiru. Pintxo bakoitzak 1,3 euro balioko du. Gainera, zerbitzaririk onena ere aukeratu ahal izango dute.

Iaz Boroa jatetxeak epaimahai aditua eta herritarrak ados jarri zituen. Boroakoa izan zen pintxorik onena denentzat eta ez da urtero gertatzen den kontua. Beraz, aurten tronua defendatzea egokituko zaio.

Eguaztenean 19:00etatik 22:00etara egingo dute lehiaketa; eguen, bariku eta zapatuan, berriz, goiz zein arratsalde: 12:00etatik 15:30era eta 19:00etatik 22:00etara. Pintxoak dastatzeko azken aukera domekan izango da, 12:00etatik 15:00etara.

 

Informazio Iturria: www.anboto.org www.amorebieta-etxano.eus

logooiz

Sin eventos

Boletín

El tiempo