Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Erabilerraztasuna

Erabilerraztasun-politika www.oizegin.com

www.oizegin.com egitean, gure asmoa izan da erabiltzaile gehienentzako erabilerraza izango den webgunea diseinatzea, haien muga pertsonalak edo teknologikoak edozein izanik ere.

Horretarako, Erabilerraztasun Jarraibideak edo Diseinu Erabilerrazaren Printzipio Orokorrak aplikatu eta betetzean oinarritu gara. Horiek WAI (Webaren Erabilerraztasunerako Ekimena) lan-taldeak, W3C (World Wide Web-erako Partzuergoa) erakundean sartutakoak, ezarriak dira.

baserrisarea erabilerraztasunerako migrazioa egiten ari da; honako planteamenduaren arabera:

Hasierako bertsioa, AAA mailan erabilerraza. Proiektuari buruzko funtsezko informazioa du (aurkezpena eta baserrisarea zentroak). Aldi berean, erabilerraza ez den atariaren egungo bertsioarekin batera dago. Abiarazteko aurreikusitako data: 04/07/31.
Erabilerraza ez den www. baserrisarea.com atariko egungo edukiak eta zerbitzuak, pixkanaka-pixkanaka, AAA erabilerraztasun-mailara migratzea. Erabilerraza ez den atariarekin batera dago oraindik. Aurreikusitako data: 04/12/31.
Atari bakarra, www.oizegin.com, AAA mailako erabilerraza izango da, eta atariaren bikoiztasuna ezabatuko da. Aurreikusitako data: 05/04/08.

Erabilerraztasun-arazorik topatzen baduzu, edota gai horri buruzko iruzkin edo iradokizunik egin nahi baduzu, ez egin dudarik eta jar zaitez gurekin harremanetan, e-maila honetan: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko


Zer da erabilerraztasuna?

Edozein baliabide (web-a, kutxazain automatikoa, etab.) pertsona guztientzat, edonolako urritasunik izan ala ez, eskuragarri egon dadin bermatzeko artea da.

Zehazki, web-ari buruz ari garela, hura edozeinentzat eskuragarri izatea litzateke, edozein minusbaliotasun duela ere, sentsoriala, fisikoa edo teknikoa.

Zergatik da garrantzitsua web-orriak erabilerraz egitea?

Jendeak, batez ere minusbaliotasunen bat duenak, zailtasunak ditu web-a erabiltzeko, topatzen dituen oztopo ugariak direla-eta, bai web-orrian bertan, bai bertan erabiltzen diren aplikazioetan: nabigatzaileak, multimedia dispositiboak, pantaila-irakurgailuak, ahots-sintetizadoreak, etab.

Oztopo horien ondorioz, erabiltzaileak ezin du mota orotako informazioa eskuratu, hala nola: lana bilatzea, gizarte-jarduerak, informazio orokorra, merkataritza, hezkuntza…

Web-orriak bisitatzen dituenean erabiltzaileak topatu ohi duen arazoetako batzuk hauek dira:

    Hautabidezko testurik gabeko irudiak.

    Irudi-mapetan hautabidezko testurik ez egotea.

    Orria egituratzen duten elementuen erabilera okerra.

    Azpititulurik ez duten soinuak edo deskribatu gabeko irudiak.

    Markoak, scrip-ak edo applet-ak onartzen ez dituzten nabigatzaileak dituzten erabiltzaileak.

    Modu linealean irakurtzean behar bezala interpretatzen ez diren taulak.

    Kolore-kontraste eskaseko orriak.

    Etab.


Zein erabiltzaile baliatzen dira orri erabilerrazez?

Minusbaliotasun batzuek ez dute eraginik Interneten erabileran (adibidez, ibiltzeko zailtasunak izatea), baina beste askok oztopo handiak dakartzate, ia guztiek dugun minusbaliotasun teknikoa ahaztu gabe. Mota orotako erabiltzaileak topa ditzakegu, hala nola:

    Esaterako, ahotsera itzultzeko gailua edo braillekoa dutenak, soinu-txartelik ez dutenak, testu-modurako nabigatzailea dutenak.

    Koloreak bereizteko zailtasunak dituztenak, sistema monokromoak dituztenak.

    Ikusmen-zailtasunak dituztenak, ondorioz, web-orriaren letra-tamaina handiagoa behar dutenak.

    Epilepsia fotosentikorrak dutenak.

    Nabigatzaile zaharkituak, edo oso berriak baina hedatu gabeak dituztenak, edota nabigatzailearen zerbitzu batzuk desgaitu dituztenak.

    Motrizitate-zailtasunak dituztenak eta, ondorioz, mugimenduan dauden objektuekin elkarreragiteko gai ez direnak.

    Saguaz bestelako gailuren bat dutenak.

    Zailtasun kognitiboak dituztenak.

Oro har, guztiok gara orri erabilerrazen onuradun, maneiatzeko errazak direlako eta inolako arazorik sortzen ez dutelako.


Zer dira W3C eta WAI?

World Wide Web Consortium erakunde neutrala da, Interneten eta horren estandarren garapena zaintzen duena. Erakunde horrek erabilerraztasunerako WAI izeneko lan-taldea sortu zuen.

Talde horrek, 1999ko maiatzean, Web Edukirako Erabilerraztasun Jarraibideak argitaratu zituen. Aparteko dokumentazio horrek honako hauek biltzen ditu: 3 erabilerraztasun-mailak betetzeko erabilerraztasun-arteztarauak, arteztarauen edukiak txekeatzeko zerrendak eta aipatutako arteztarauak betetzeko teknikak.

Zein da erabilerraztasun-jarraibideen helburua?

Arteztarau horiek diseinu erabilerraza egiteko printzipio orokorrak diren 14 jarraibide orokorretan oinarritzen dira, eta horiek 65 puntutan azpibanatzen dira.

Aipatutako jarraibideak honako hauei daude zuzenduta: web-orriak diseinatzen dituztenei, web-orriak aztertzen dituztenei (haien erabilerraztasuna egiaztatzeko) eta euren orria erabilerraza bihurtu nahi duten edota web-orriaren informazioa minusbaliatuentzat eskuragarri jartzeko interesa duten erakundeei.

Zenbat erabilerraztasun-maila daude?

Hiru erabilerraztasun-maila hauek daude:

    A maila (1. lehentasuna): garatzaileak egiaztapen-puntu horiek bete behar ditu; bestela, pertsona-talde batzuk ez dira gai izango webgune baten informazioa eskuratzeko.

    AA maila (1. lehentasuna): garatzaileak puntu horiek bete behar ditu; bestela, norbaitek zailtasunak izango ditu informazioa eskuratzeko.

AAA maila (1. lehentasuna): garatzaileak puntu horiek bete ditzake; betetzen ez baditu, pertsona batzuek zailtasunak izango dituzte informazioa eskuratzeko

logooiz

Agenda

Abuztua 2017
A A A O O L I
31 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3

Buletina

Eguraldia