Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Frontpage Slideshow (version 2.0.0) - Copyright © 2006-2008 by JoomlaWorks

Bidalketak

BIDALKETAK ETA ENTREGAK

Oro har, eskaeren bidalketak astearte eta ostegunetan burutzen dira. Gure bezeroek arretarako zerbitzutik eskaeraren prestakuntza zein bidalketaren inguruko informazio zuzena eta eguneratu jasoko dute.

Gure bidalketa zerbitzuak Espainiar penintsula hartzen du barne.

Hurrengo taulak, erosketa motaren araberako bidalketen kostuak erakusten ditu:

1. Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeetako bidalketak: 3.70 + %21 bez = 4.48 euro

2. Bizkaiko gainerako herrietara: 4.95 + %21 bez = 5.99 euro

Edozein kasutan, legeak ezartzen duen nahitaezko aseguruarekin merkantzia aseguratua egongo da Garraiorako Lege Organikoaren arabera. Bidalketa eskaeraren ordainketa burutu bezain azkar egindo da.

ESKURA-EMATE HELBIDEA

Eskabidearen datuak betetzeko orduan, fakturazio helbidea ez den beste helbide batera bidaltzeko aukera dute bezeroek. Horretarako eskabidea betetzen denean, beste helbide bat gaineratu ahal da; esaterako opariren bat egiteko eskaera izanez gero. Kasu honetan, eskaeraren faktura ordainketa burutzen duenari iritsiko zaio soilik.

ENTREGA-EPEA

Estatu-lurralde osorako guk ziurtatzen dugun entrega epea 72 ordutakoa da, nahiz eta gehienetan entregak 48 ordutan burutu. Ohiz kanpoko edo ezusteko edozein atzerapen gertatzen bada, gure arretarako zerbitzuak bezeroarekin kontaktuan jarriko da, gertakariaren berri eman eta bezeroak eskariarekin aurrera jarraitu nahi duenentz erabaki dezan.

Oharra:

1- Eskaera Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeetan banatzen denean, banaketa astearte eta ostegunetan egingo da.

2- Produktu freskoen banaketa bakarrik asteartean egingo da. Barazki freskoen eskaerak ostegunera arte hartuko dira, hurrengo asteartean bidalketa egiteko. Era honetara produktuaren freskotasuna %100 ziurtaturik dago.

Xede hauetatik kanpoko bidalketen kostuak jakiteko, gure bezeroaren arretarako zerbitzuarekin harremanetan jarri. Beste edozein zalantza edo iradokizun izanez gero, inprimaki hau bidali eta ahalik eta lasterren izango duzu gure berri.

GABONETAKO OTZAREN BIDALKETA

Gabonetako otzarak beste edozein eskaera bezala burutuko du bezeroak. Produktuak aukeratuko ditu, eta eskaera egiterakoan zehaztuko du Gabonetako Otzara bezala eramatea nahi duela. Eskaera hauek itxura berezia izango dute: Gabonetako Otzaren Kaxa berezian entregatuko dira.

Gabonetako Otzarak eskatzeko epea abenduak 16ean amaituko da.

Gabonetako Otzaren banaketa abenduaren 12etik 20ra burutuko da, beti ere, bezeroarekin adostutako toki, egun eta ordutegian.

Gabonetako Otzaren entregarako garraioa doako izango da abenduak 18ra arte.

Bezero arretarako zerbitzua:

Tel: 94 620 36 11 (Ordutegia: 8:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera.)

Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Zer Egin
Titularra
Errezetak
Titularra

Eskaera

Ez dago eskaerarik.

Bilatu dendan

Sarbidea

Titularra
Titularra
Titularra