Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Frontpage Slideshow (version 2.0.0) - Copyright © 2006-2008 by JoomlaWorks

Nola Erosi

Oiz Egin produktuak gure online dendan erostea oso prozesu erraza, erosoa eta azkarra da. Edozer gauza galdetu ahal izateko ez ahaztu gure Bezeroaren Arretarako Zerbitzua dugula.

Tel: 94 620 36 11
Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Gure dendan zure eskaria gauzatu ahal izateko, eman beharreko lehenengo pausua bezero gisa izena ematea da. Horrela, eskaria bidali ahal izateko datuak jasoko ditugu. Hau egiteko, ondorengo inprimakia bete beharra dago, bezeroaren datuak, bidalketa eta  fakturazio datuekin.

Behin izena eman ondoren, "Erabiltzailea" eta "Pasahitza" soilik idatzita has zaitezke erosketa egiten. Pasahitza ahaztu baduzu, "pasahitza ahaztu dut" sakatu edo gurekin harremanetan jar zaitez mesedez.

Jarraian, eskaera egiteko jarraitu beharreko pausu guztiak banan-banan azaltzen dizkizugu:

PRODUKTUA AUKERATU

  1. Aukeratu duzun produktuan klikatu, fitxa ikusteko.
  2. Produktuaren fitxan  "Erosi" botoian klikatu.
  3. Aukeratu duzun produktua erosketa saskian gordeko da (orrialdearen eskuinaldean azaltzen da). Bertan nahi diren kutxa edo unitate kopuruak aukeratu daitezke, erosi nahi den produktuaren arabera.
  4. Zure erosketa bukatu duzunean, zure saskian klikatu ezazu (orrialdearen eskuinaldean). Produktu baten bila bazabiltza eta ezin baduzu aurkitu, jar zaitez gure bezeroaren arretarako zerbitzuarekin harremanetan.

ORDAINBIDEAK

Zure beharren arabera, eskaintzen dizkizugun ordainbideetako bat aukeratu.

- Kreditu txartelaren bidezko erosketa.

  • - Banku transferentzia: KUTXABANK 2095 00 21 60 91 12524406

Kreditu txartelaren bitartez, eskabidea momentuan aktibatzen da. Transferentzia bidez egiten bada eskaria, ordainketa burututako momentuan aktibatuko da eskaera.

ESKARIA BERRETSI

Erosketa prozesua burutu ondoren, posta elektronikoa jasoko duzu aldez aurretik eman diguzun helbidean. Mezu horretan, zure eskariaren zehaztasun guztiak ikusiko dituzu. Posta jaso ezean, jar zaitez gurekin harremanetan mesedez. Ordaintzeko banku-transferentzia aukeratzen baduzu, transferentzia egiteko kontu-zenbakia hau da: 

KUTXABANK 2095 00 21 60 91 12524406

Banku transferentziaren ordainagiria posta elektronikoz bidaltzea prozesua azkartzen du.

Produkturen bat agortuta balego, berehala jakinaraziko dizugu. Hau produktu freskoekin gertatu ahal da: frutak, barazkiak eta okelaren kasuan. Freskotasuna eta kalitatea bermatzea baitira gure helburuetako bi.

Zer Egin
Titularra
Errezetak
Titularra

Eskaera

Ez dago eskaerarik.

Bilatu dendan

Sarbidea

Titularra
Titularra
Titularra