Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusia zapatuan

 LEA-ARTIBAIKO URRIKO AZOKA NAGUSIA 2017

Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkartearen eta Lea-Artibaiko udalerrien eskutik, Markina-Xemeinen XXXV. Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusia  ospatuko da datorren urriaren 14an. Lea-Artibaiko eskualdean urtean antolatzen den Abeltzain eta Nekazal Azoka garrantzitsuena dugu honako azoka hau. Aurten giro jator eta herrikoia izango da nagusi berriro ere Markina-Xemeingo kaleetan azoka hau Lea-Artibaiko baserritar zein bizilagunentzat ospakizun gune eta adiskideen topaleku aparta izaten da.

Urriak 14an Markina-Xemeinera gerturako diren azokazalek Lea-Artibai eskualdeko baserriko produktuak erosteko aukera izango dute. Ekoizleak euren produktuen ezaugarriak eta euren beharraren berri emango diete erosleei aurrez aurre. Markina-Xemeingo Urriko azokan erosgai egongo diren produktuak barazkiak, frutak, Idiazabal gazta, eztia, baserriko ogia, baserriko gozoak, arrain kontserbak, sagardoa, txerrikiak, ahatekiak, olioa, txakolina, eta barazki kontserbak, izango dira  besteak beste.

Aurtengo urtean, Urriko Azokan Euskal Herriko Blond/Akitania arrazako Euskadi Txapelketa ospatuko da. Guztira Erkidegoko 7 abeltzain izango dira eta 107 abelburu lehiatuko dira atal ezberdinetan.

Bestalde, eskualdeko abeltzainek euren ganadu buruak erakusgai izango dituzte animalien gunean.

Behi, idi, zaldi eta ardiez gain, bertatik bertara Euskal Herriko arrazetako hainbat abereen erakustaldia izango da.

Azokak izango dituen gune desberdinetan gainera, artisau produktuak eta baserri tresnak salgai eta erakusgai izango dira.

Aurtengoan bigarren urtez jarraian karmengo plazan motozerrarekin egur eskulturak egingo dituen aditu bat izango da. Ondoren motozerren lehiaketa bat ere egingo dute egurrak ebakitzen.

Bertsolarien eta trikitilarien kalejirak eta doinuek giroa alaituko dute azoka guneetan. Andoni Egaña eta Iratxe Ibarra bertsolariek eguerdiko 12:30ak aldera udaletxeko balkoitik kantatuko dute.

Azoka goizeko 10:00tatik arratsaldeko 17:00ak arte izango da zabalik.

Markina-Xemeinera hurbilduko den jendeari gune aproposa prestatu diogu eguna igarotzeko. BBK/Kutxabank Gizarte Ekintzaren Sailak 64 stand jarriko ditu ekoizleek salmenta zuzena egiteko. Guztira 36 dira herrira hurbilduko diren ekoizleak euren produktuak zuzenean saltzeko, besteak beste:

 

Horretaz gain, azoka gunean artisauek, baserri tresnen saltzaileak eta elkarte batzuek ere beraien produktuak izango dituzte erakusgai eta salgai.

PLAZAKOLA (gorabide) egoitzako elkartea.

IZARBIDEAN elkartea.

ZABALTZEN-SARTU elkartea.

Aurtengo urtean ere dohaneko kontsigna zerbitzua eskeiniko da Markina-Xemeinera gerturatzen diren azokazaleentzako. Behin erosketak eginda azokaz gozatzeko aukera izango dute beraien erosketez arduratu gabe.

Horretaz gain azokan erosten duten erosleen artean azokako produktuekin otzara bat zozketatuko da. Erosleek euren erosketengatik errifa batzuk jasoko dituzte saltzaileen eskutik eta errifa hauen zozketatik irtengo da irabazlea. Antolakuntza jarriko da Irabazlearekin harremanetan azoka amaitu eta ondorengo egunetan.

Azoka honen antolakuntza aurrera eramateko BFAko Nekazaritza saila, BBK/kutxabank eta Lea-Artibaiko eskualdeko udalerrien diru laguntzak jasotzen ditugu.

Lea-Artibai Landa Garapeneko Alkarteak aipamen berezia egin nahi die antolakuntza aurrera eramateko lan eskerga egiten dute eragile guztiei: Udaletako brigadak, herriko bolondresak aurreko egunetan eta bereziki egun horretan egiten duten lanagatik.

Informazio honekin batera, Lea-Artibaiko Urriko azoka nagusira etortzeko gonbita helarazi nahi dizuegu. Eguraldiak lagun, egun zoragarria izan dezagun.

Oharra: Antolakuntzak Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko helbide elektronikoa jarri du martxan bertan nahi duenak azokari buruz idazteko. Hobetzeko asko dugu eta gustura asko jasoko ditugu zuen proposamenak, ekarpenak, ideiak, aldaketak, kezkak...

Edozein zalantza argitzeko Lea-Artibai landa Garapenerako Alkartearekin harremanetan jar zaitez.

Tel: 946203611 Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

logooiz

Agenda

Otsaila 2018
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 1 2 3 4
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia