Aurten urriaren bigarren asteburuan Lea-Artibain turismoaz, gastronomiaz eta ondareaz gozatzeko eskaitza zabala izango dugu. Asteburu honetaren eskualdeko ekintza nagusia Lea-Artibaiko Azoka Nagusia izango da, zapatuan urriaren 14an, ohiko Urriko Azoka, nekazaritza eta abeltzaintza azoka nagusia, Markina-Xemeinen antolatzen dena.
Urriak 14 eta 15arako EGITARAUA
LARUNBATA, URRIAK 14
10:00 Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusia: Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka. Azokaren irekiera 10:00 Euskadiko Blond-Akitania Behien Lehiaketari hasiera
11.00-15.00 Animazio eta erakustaldiak
11.30-12.30 Umeen tailerrak Azokaren inguruan, umeei zuzendutako tailerrak: "Osasun ohiturak elikagaiaren inguruan" gaia landuko da. Proiektorearekin marraztu eta sortu zure elikagaien primaidea. Zure menu osasungarrirako bilatu Urriko Azokan elikagaiak eta merkatuko produktuekin osaturiko otzara baten zozketan partehartuko duzu.
12.00 Herriko trikitilarien erromeria kalejira
12.30 Bertsolariak Karmengo plazan
12.30-13.15 TXAKOLI eta IDIAZABAL GAZTAREN KATA MARIDAJEA
Enologo eta Sommelier: Mikel Garaizabal. TOKIA: Arkupe Abesua Kalea.
HIZKUNTZA: Euskera/castellano. DOHAKO Ekintza. IZENA EMAN BEHAR DA. IZENA EMAN BEHAR DA Klikatu
13.30 Euskadiko Blond-Akitania Behien Lehiaketaren sari banaketa 13.30-14.15 TXAKOLI eta IDIAZABAL GAZTAREN KATA MARIDAJEA. Bigarrengo txanda.
Enologo eta Sommelier: Mikel Garaizabal. TOKIA: Arkupe Abesua Kalea.
HIZKUNTZA: Euskera/castellano. DOHAKO Ekintza. IZENA EMAN BEHAR DA. KLIKATU
Goiz osoan zehar Azoka gunean, Zelaian Lea-Artibai eta Uribe eskualdetako turismoari eta enpresei buruzko informazioa eskaintzeko stand-ak egongo dira. Turismo bulego ireki bi hauetan iritzi orria beteko dutenen artean zozketa egingo da.
17.00 Azokaren amaiera
18.30 "Freshcool" dantza, musika eta umorezko ikuskizuna, Tio Teronen Semeen eskutik. Arkupe aurrean eta euria izanez gero Frontoi txikian.
DOMEKA, URRIAK 15
11.30-13.30: MARKINA-XEMEINen zehar eta AXPE Sagardotegira bisita gidatua sagardo katarekin. TOPAGUNEA: Karmengo iturriaren aurrean, Udaletxe aurrean. Hizkuntza: Euskera/Castellano. Dohako Ekintza. Leku mugatua. IZENA EMAN BEHAR DA. KLIKATU
Show Cooking eta Dastaketa: Lea Artibai eta Uribeko (eskualde gonbidatua) produktuekin egindako Show Cooking-a eta degustazioa. TOKIA: Uhagon Kulturgunea. HIZKUNTZA: Euskera/castellano. DOHAKO EKINTZA. IZENA EMAN BEHAR DA. KLIKATU
Bi saio egongo dira
12.00-12.45 Milorria Idiazabal gaztarekin, pistoarekin, Lea Artibaiko marmeladarekin eta Uribeko ernamuinekin.
13.00-13.45Lea Artibaiko itsas-oilasko deritzon teknika, eskualdeko piperrekin
Animatu Lea-Artibai eskualdea bisitatzera datorren asteburuan.