Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Garagardo Artisauen jaia Mañarian zapatuan

Mañariko garagardo azoka Mañariko garagardo azoka Mañariko Udala

Mañariko Aste Kulturala azoka berri bategaz hasiko dute, maiatzaren 13ko zapatuan. Garagardo artisauen ingurukoa izango da. Artisau, elikadura eta landare azoka dagoeneko ezaguna denez, apustu berri bat egitea eta beste azoka bat egonkortzen saiatzea erabaki du udalak.

Mañariko plazan, garagardoa artisau-eran egiten duten hiru-lau postu egongo dira, 18:00etan hasita: Boga Garagardoak, Txorierri Garagardoak eta Etxeandia Garagardoak baiezkoa eman dute, eta baliteke laugarren bat ere etortzea. Edariari laguntzeko, food-truck edo janari furgoneta bi egongo dira: Sushia salduko du batek, eta bertoko haragiagaz egindako saltxitxa ogitartekoak besteak.

Zuzeneko musikak jai-giroa jarriko du. Arratsaldean Bazter Trio taldeak girotuko du plaza ingurua; ostean, Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek taldearen doinu mexikarren txanda izango da.

Azokarako joan-etorria autoa hartu barik egin gura dutenek badute horretarako aukera. Udalak doako autobusak jarriko ditu Durangoko Madalenatik. Azokara joateko autobusak 18:00etan, 20:00etan, 21:00etan eta 22:00etan irtengo dira. Bueltarako autobus bi daude, 22:30ean eta 23:30ean.

Beste ekitaldi ugari ere badaude aste kulturalaren barruan. Esaterako, Toti Martinez de Lezeak eta Alberto Iñurrategik hitzaldi bana eskainiko dute maiatzaren 16an eta 17an, hurrenez hurren, liburutegi zaharrean, 19:00etan. Hilaren 18an, haurren herri kirolak izango dira plazan.

Iturria: Mañariko Udala eta www.anboto.org

logooiz

Agenda

Abendua 2017
A A A O O L I
27 28 29 30 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Buletina

Eguraldia