Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Ondarroako Antxoaren Eguna zapatuan

Antxoa Egune Ondarroan Antxoa Egune Ondarroan Ondarroako Udala

Datorren zapatuan, maiatzak 13an Ondarroako Antxoa Egune ospatuko da. Honako ospakizuna antxoaren arrantzaren inguruko jaia da. Pintxoak, jolasak, eta hainbat ekitaldi  egongo dira. Giroa ere betiko lez, paregabea Ondarroako kaleetan. Arrain kontserben salmenta eta arrain kontserbaz eta antxoez egindako pintxo dastaketak.

Informazioa: Ondarroako Turismo Bulegoa: 94 683 19 51 / Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Egun osoko egitaraua prestatu du Ondarroako Udalak; ekintzak Alde Zaharrean, Alamedan eta Itsasaurre plazan egingo dira.

Egitaraua: Maiatzak 10ean, 19:00etan, Gure arrantzaren etorkizuna lantzen hitzaldia emango du Ondarroa 12 Milia taldeko partaide Leo Belaustegik, Kofradia Zaharrean.

Maiatzak 11ean, Kubako emakumeek euren herrialdeari eta musikari egindako ekarpenei buruzko hitzaldia egongo da Etxelilan, 18:00etan. Ondoren, Jado bikoteak kontzertua eskeiniko du Etxelilan.

Zapatuko egitaraua

Zubi Zaharretik eta Kantoiperaino herriko kultur eta kirol taldeek jarriko dituzten postuak egongo dira, eta bertan elkarte gastronomikoek hainbat eratara prestatutako antxoa pintxoak jarriko dituzte salgai euro batean, 12:00etatik aurrera. Hiru turrun jota hasiko da festa Ondarroan. Herriko tabernek ere antxoa pintxoak salduko dituzte euro batean. Kalare Deuna Arrantzaleen Kofradiak 600 kilo antxoa bideratuko baititu tabernek eta elkarte gastronomikoek lehengaia doan izan dezaten. Guztira 7.000 antxoa pintxo inguru prestatuko dituzte zapatuan.

Antxoa Pintxo Lehiaketa ere egongo da aurten. Apallu, Batzokia, Beikozini, Cantabrico, Kulixka, Torrepe eta Txanpa tabernek hartuko dute parte, eta bakoitzak bere tabernako sukaldean prestatutako pintxoa aurkeztuko du 12:30ean, Alamedan. Irabazlearentzat sariak egongo dira.

13:00etan musika herriko kaleen zehar. Arratsaldean, kirola nagusi: 16:00etan Trainerillen Bizkaiko Txapelketarako sailkapen estropadak jokatuko dira badian, hurrengo egunean leku berean 12:00etan jokatuko den Trainerillen Bizkaiko Txapelketa nork jokatu beharko duen zehazteko.

Aurtengo Zilarrezko Antxoa Arri eta Botx bertsolariek jasoko dute.

Iluntzean, berriz ere musikaz beteko dira Alde Zaharra eta Itsasaurre. 19:30etik aurrera, Agosti eta Barrena eta Joxe Replay taldeek joko dute, eta haien ondoren, Ezten Giro erromeri taldearen txanda izango da Itsasaurren. 20:00etan hasiko dute lehen emanaldia, eta 22:30ean, bigarrena. Erromeriagaz amaituko da 2017ko Antxoa Eguna Ondarroan.

Zilarrezko Antxoa

Aurtengo Zilarrezko Antxoa Jon Arrizabalaga "Arri" eta Jesus Mari Aranbarri "Botx" bertsolariek jasoko dute.

Ondarroako Udalak garraio publikoa erabiltzeko deia bertaratuko diren lagunei. Gaba bus zerbitzua eskuragarri izango da Lea-Artibaiko eskualdean.

Informazio iturria: Ondarroako Udala eta Lea-Mutrikuko Hitza

logooiz

Agenda

Urria 2017
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5
Lr Urr 21 @10:00 - 08:00
DURANGOKO NEKAZARITZA AZOKA 2017
Lr Aza 11 @10:00 - 02:00
NEKAZARITZA AZOKA ERMUAN 2017

Buletina

Eguraldia