Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Berriatuako Nekazal eta Arrain Kontserben Azoka IV. zapatuan

Berriatuako Nekazal eta Arrain Kontserben Azoka Berriatuako Nekazal eta Arrain Kontserben Azoka Lea-Artibai LGA

Nekazal eta Arrain Kontserben Azoka ospatuko da zapatu honetan, apirilak 29an Berriatuan.

27 postuetan gehien  bat inguruko ekoizleek euren produktu ederrak jarriko dituzte erakusgai eta salgai. Azoka goizeko 10:00etatik 14:00ak arte egongo da martxan.

Besteak beste, eskualdeko ekoizle eta artisauak bilduko dira udalerriko plazan; Berriatuako, Markina-Xemeingo, Aulestiko, Gizaburuagako, Lekeitioko, Mendexako eta Ondarroako produktuak egongo dira salgai. Azokako postuetan gozoak, ogia, ahatekiak, gazta, ortuariak, txakolina, eta sagardoa egongo da salgai, era askotariko produktuak hain zuzen ere. Honetaz gain, artisau produktuak topatuko ditugu: bitxiak, arropak eta osagarriak eramango dituzte artisauek. Taloak saltzen dituen postua egongo da baita ere.

Bestalde, Berriatuako Guraso Elkarteak eta Ibilaldiak ere haien lekua izango dute azokan.

IV. Pintxo lehiaketa eta dastaketa

Laugarren urtez Berriatuako elkarteen arteko pintxo lehiaketa eta dastaketa egingo dute. 12:30etatik aurrera, sei elkartek prestaturiko pintxoak probatu eta epaitzeko aukera egongo da. Izan ere, azokara gerturatzen diren herritarrek izango dute pintxoak epaitzeko ardura.

Lehiaketan parte hartuko duten elkarteak: Goxalde Elkarte Gastronomikoa, Milloi Auzo Elkartea, Anaitasuna Jubilatuen Elkartea, Kukulumutxu Kuadrilla eta Ondarroako Ezkilintzarri Elkarte Gastronomikoa.

Elkarte bakoitzak 200-250 pintxo artean egin beharko ditu. Lau pintxo desberdin prestatuko dituzte, eta antxoa edo atuna izan beharko dute osagai nagusia, hori baita baldintza bakarra.

Ondoren, 14:30ak aldera argituko da zein den elkarte irabazlea.

Azokaren antolatzaile eta babesleak Berriatuako Udala, Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Alkartea eta Hitza dira. Postuak Kutxabankeko Gizarte Ekintzak jarriko ditu.

logooiz

Agenda

Azaroa 2017
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3
Ig Abe 03 @10:00 - 02:00
ATXONDOKO NEKAZARITZA eta ESKULANGINTZA AZOKA 2017
Az Abe 06 @10:00 - 08:00
DURANGOKO AZOKA 20017

Buletina

Eguraldia