Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Domekan Landare eta Lorezaintza azoka Garain

Garaiko Lore eta Landara Azoka Garaiko Lore eta Landara Azoka Urkiola LGA

Garaiko Udalaren, Urkiola Landa Garapenerako Alkartearen eta Trumoitte Alkartearen eskutik, Garaiko udalerrian V. Landara eta Lorazaintza Azoka ospatuko da datorren apirilaren 23an. Orain bost urte jaio zan azoka honek euki dauan arrakasta handia barritu gura dau aurtengo bere laugarren edizinoan, giro jator eta herrikoian murgilduta, landara eta lorazaintzako herriko eta kanpoko zaleen topalekua finkatzen.

Apirilak 23an Garaiko herrira gerturako diran azokazaleak Euskal Herri osoko Mintegien landarak/lorak, lorazaintzako lanabesak eta baserri tresnak ikusteko eta erosteko aukera izango dabe. Mintegiek eta Lorazaintza enpresek euren produktuen ezaugarriak eta euren beharraren barri emongo deutsee erosleei aurrez aurre. Garaiko azokan erosgai egongo diran produktuak sasoiko loreak, iratzeak, kaktusak, landara txikiak, lorazaintza lanabesak, egurra eta loreak uztartzen dituzten artisauak, lore naturalez eginiko bitxiak, baserri tresnak, produktu ekologikoak eta produktu fitosanitarioak izango dira besteak beste.

Bestalde, eskualdeko 3 baserritarrek Durangaldeko baserriko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera emongo dabe. Azokan erosgai egongo diran produktuak, Idiazabal gaztaia, baserriko ogia, euskal pastela, sagardaoa eta txakolina izango dira.

Aurtengo urtean erosketetarako zaindegi edo kontsigna zerbitzua egongo da. Azokazaleek erosketak kontsigna batean gorde ahal izango dituzte azoka giroaz gozatzeko eta etxera joateko momentuan hasieran eman zaien ticketarekin erosketa bueltatuko diote. Azoka gunean zehar erosketak kontsignara eramateko laguntzaileak egongo dira. Kontsigna hau erabiltzen duten erosleen artean 2 pertsonentzako bazkaria (100€) zozketatuko da Garaiko 3 jatetxeetako batean. (irabazleak aukeratuko du non jan ).

Azoka guneak musika doinuez alaituko dira eta horrez gain herriko bolondresek eta Trumoitte Alkarteak herriko bolatokian eurek egindako pintxoak saltzen eukiko dabez. Pintxo honeek jaten laguntzeko edariak be zerbitzatuko dabez.

Azoka goizeko 10:00tatik eguerdiko 14:00ak arte izango da zabalik.

11:00etan Lorezaintzaren inguruan Amaia Odriozola, Karabeleko etxaldeko nekazaria adituaren eskutik hitzaldi bat egongo da. Hitzaldia "Errotazioak eta txandaketak ortuen eta Bioaniztasunaren garrantzia" izango da. Bertaratutakoek jasotako gomendioak ortuan erabili ahal izango dituzte. Galderak egiteko aukera izango da.

Garaira hurbilduko dan jendeari gune aproposa prestatu deutsagu eguna igarotzeko. Guztira 22 dira herrira hurbilduko diran ekoizle zein landara edo lorazaintza enpresak euren produktuak zuzenean saltzeko, besteak beste:

• 14 landare/lore enpresa: lorategi, lore ornamentalak, fruta landarak, lora naturalez eginiko bitxiak, jateko haziak eta landara sikuak, kaktusak, orturako landarak, fruitu txikien landarak...

• 2 lanabes enpresa: makinaria, eskuko tresnak, ortu eta lorategirako gaiak eta animali txikientzako gaiak

• Egurra eta loreak uztartzen dituzten artisau bi

• Lorezaintzako aditu bat

• Gaztagile bat.

• Sagardao eta txakolin ekoizle bat.

• Okin eta gozogile bat

Garaiko Udalak eta Urkiola Landa Garapeneko Alkarteak eta Trumoitte Kultur Alkareak aipamen berezia egin nahi deutse antolakuntza aurrera eroateko lan eskerga egiten dabe eragile guztiei: Herriko Nagusiei, Udaleko brigada/langileei, eta herriko boluntarioei aurreko egunetan eta bereziki egun horretan egiten daben lanagaitik.

Informazino honekin batera, Garaiko Landara eta Lorazaintza azokara etortzeko gonbita helarazo nahi deutsuegu. Eguraldiak lagun, egun zoragarria izan daigun.

Oharra: Edozein zalantza argitzeko Urkiola landa Garapenerako Alkartzeagaz edo Garaiko udalagaz harremanetan jarri zeinkie.

Kontaktuak:

Garaiko udala: 94 681 63 93

Urkiola Landa Garapenerako Alkartea: 94 620 36 11

logooiz

Agenda

Azaroa 2017
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3

Buletina

Eguraldia