Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Baserri hondakinen gaikako bilketa Durangaldean eta Lea-Artibain

Baserri hondakinen gaikako bilketa Baserri hondakinen gaikako bilketa Urkiola LGA / Lea-Artibai LGA

Aurten ere Baserri Hondakinen Gaikako Bilketa burutuko da Durangaldean eta Lea-Artibain. Jasoko diren baserri hondakinak fitosanitarioak, zoosanitarioak eta hondakin plastikoak izango dira. 2017. urtean bilketak berritasunak ditu.

Aurreko urteetan ez bezala, aurtengo honetan, Baserri Hondakin Fitosanitarioen birziklatzea Durangoko eta Markina-Xemeingo Garbigunetan burutu beharko da. Hondakin fitosanitarioak ongarrien, herbiziden eta fungiziden ontzi hutsak dira. Hauek astelehenetik domekara eramateko aukera izango dute baserritarrek Durangoko Garbigunera eta astelehenetik zapatura Markina-Xemeingo Garbigunera. Hauen ordutegia astelehenetik barikura arte 9:00etatik 13:30etara eta 15:30etatik 18:00etara da. Zapatu eta domeketan, aldiz, goizez bakarrik dago zabalik Durangoko Garbigunea: 9:00etatik 13:30etara. Markina-Xemeingoa zapatuetan goizez bakarrik. Hondakin Fitosanitarioak birziklatzeko ordutegiak eta egunak nabarmen zabaldu dira aurten gure eskualdeetan.

Hondakin Zoosanitarioak, berriz, urtero lez, Abadiñoko DIBA eta Markina-Xemeingo MIBA kooperatibatan jasoko dira urtean lau saioetan: Martxoaren 29 eta 30ean; ekainaren 28 eta 29an; irailaren 27 eta 28an eta abenduaren 27 eta 28an. Baserri hondakin zoosanitarioak abereak tratatzeko medikamentuak eta txertoen xiringak bezalako hondakinak dira. DIBAn eta MIBAn ere, artzain elektrikoen pilak jasotzen dira urtean zehar. DIBAko eta MIBAko kooperatibaren ordutegia jendea hartzeko: goizez 9:00etatik-13:00ak arte eta arratsaldez, 15:30tatik- 19:30etara da.

Bestalde, baserri hondakin plastikoak, negutegiko plastikoak eta silo bolen plastikoak dira. Hauek jasotzeko zerbitzu berezia jartzen da baserritarrek erabil dezaten. Zerbitzua erabiltzeko izena eman behar da aldez aurretik. Plastiko hauek eskualdeko ustiapenetan jasotzen dira zuzenean. Zerbitzua jasotzeko, aldez aurretik deitu behar da Urkiola Landa Garapenerako Alkartera, Durangaldean zerbitzua jasotzeko; eta Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkartera zerbitzua Lea-Artibaiko eskualdean jasotzeko. Hondakin plastiko hauen jasotzea urtean bitan egiten da. Aurten, apirilean eta urrian izango dira bilketak gure eskualdeko ustiapenetan.

Zerbitzu hau jasotzeko datorren hilean, apirilak 3tik 7ra, goizeko 8:00etatik 15:00etara 946203611 telefonoan eman behar da izena. Posta elektronikoz ere izena emateko aukera dago Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko eta Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko helbideetan.

Izena eman eta gero, ustiapenetan negutegiko plastikoak eta silo bolak jasotzeko eguna apirilaren 10a izango da. Urriko jasotzea urriaren 9an burutuko da, eta izen emate egunak urriaren 2tik 6ra izango dira.

Zerbitzu hau BFAren, DIBA eta MIBA kooperatiben eta Urkiola zein Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkartearen babesa eta lanari esker burutzen da.

Informazioa jasotzeko eta izena emateko telefonoa zein posta elektronikoak:

Urkiola Landa Garapenerako Alkartea

Tel: 94 620 36 11

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkartea

Tel: 946203611

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

logooiz

Agenda

Abendua 2017
A A A O O L I
27 28 29 30 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Buletina

Eguraldia