Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Ardo Saltsan azoka Landako Gunean martxoak 5ean

Ardo Saltsan Azokan ardo dastaketak Ardo Saltsan Azokan ardo dastaketak Urkiola LGA

Martxoaren 5ean Landako Gunean IX. Ardo eta Delikatessen Azoka ospatuko dute Durangon, DURANGO ARDOSALTSAN 2016: WINE COOKING | ARDO PLATEREAN.

Ardoaren mundua maite baduzu, sukaldaritza tamaina txikian eta sukaldaritza berritzailearen zalea bazara, hitzordu ederra duzu Durangon datorren martxoak 5erako. Bertan kalitate goreneko sukaldaritza eta ardogintzaren inguruko produktuak topa ditzakezu. Ardoa Platerean ekimena izango da aurtengo gaia nagusia: ardoagaz landutako hainbat plater eskainiko dituzte bertako jatetxean.

Aurten, eguerdian azokak ez du etenik izango. Eskaintza nagusia: 40 bat upategik ekarritako ardoak, dastaketak, koktelak, pintxoak, sushia, itsaskiak, besteak beste.

Horrez gainera, berezitasunik ez da faltako. Sumum espazioa izango da horren eredu. Gainera, Leioako sukaldaritza eskolakoek, bost minututan ardoa eta jatekoa zelan dastatu erakutsiko dute. Ogia egiteko stand bat, liburutegi gastronomikoa, eta bidaia gastronomikoen eskaintza ere egongo dira Landako Gunean.

Durangoko Turismo Bulegoak turismo programa berezia prestatu du Ardo Saltsan Azoka bisitatzeko: ostatua, gosaria, bisita audio-gidatua eta azokarako sarrera.

Informazio zabala: 946033938 telefonoan eta Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

 

 

 

 

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia