Martxoak 5ean, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta parkearen inguruetan Emakume baserritar eta artisauen azoka antolatuko dute. Bertan bertoko produktuen 20 postu jarriko dituzte: gazta, hanburguesak, gozoak, ogiak, ortuariak, kontserbak. Artisauen artean xaboiak, lorak, larrua eta papera erakutsiko dute.
Herri kirolak, musika eta dantza egongo dira baita ere. Taloak eta sagardoa dastatzeko aukera izango dugu bertan. Animatu Amorebieta-Etxanora gerturatzen eta erosi bertoko produktuak.