Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Gerediaga Elkartearren 50 urteurrenaren jaia ekainak 7an

Gerediaga Elkarteak ekainaren 7an, igandea, ospatuko du 50. urteurrena Astolan (Abadiñon) egingo duen egun osoko jaiarekin. Elkarteko bazkide izan edo ez, edozeinek parte hartu ahal izango du ekintzetan.

ZAINDU - Umeen tailerra: "Izan arkeologoa egun batez" (10:30)

IKERTU - Zer da lehentasunezkoa? (10:30)

ZABALDU - Photowalk: Argazkizaleen topaketa (10:00)

OSPATU - Omenaldi ekitaldia eta bazkaria (13:00)

Egitaraua

Gerediaga Elkarteak 'Topa Gerediaga' izenarekin ospatuko du ekainaren 7an bere 50. urteurrena. Abadiñoko Astola auzoan dagoen auzitegi etxearen aurrean egingo dira ekitaldiak eta, bazkideez gain, parte hartu nahi duen guztientzat zabalik izango da jaia.

Alde batetik, 'Arkeologoa egun batez' 6 eta 12 urte arte arteko gaztetxoei zuzendutako tailerra egingo da, Bilboko Arkeologia Museoarekin elkarlanean, eta ustezko aztarnategi bat arakatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Arkeologoen lanaren zati garrantzitsua zelango den ezagutuko dute, 10:30ean. Halaber, memoria, folklorea, ondarea, historia, arkitektura eta euskara arloetan Durangaldean momentuan zer den lehentasunezkoa erantzuten saiatuko dira lan arlo horietan Gerediaga Elkartearekin harreman estua izan duten profesionalek. Iñaki Goiogana, Iñaki Irigoien, Dona Gil, Armando Llamosas, Alberto Santana eta Jose Luis Lizundia mintzatuko dira.

Hitzaldi formatu berrian arituko dira hizlariak. Bakoitzak bost minutuko tarte laburra izango du galderari erantzuteko, eta amaieran hizlarien eta bertaratutakoen arteko eztabaidarako abiapuntu izango dira esanekoak. Saioa 10:30ean hasiko da, Astola auzitegi etxeko batzar gelan. Gainera, "photowalk" izeneko ekintzak Durangaldeko argazkizaleak elkartzea bilatuko du. Ondareari argazkiak ateratzeko aitzakiarekin batuko dira, eta maila guztietako argazkizaleak biltzea da eta, ondareari argazkiak eginda, esperientzia elkartrukatzea da helburua. Txelu Angoitia izango da ekintzako arduraduna.

Gerediaga Elkartearen 50. urteurrenaren ospakizun nagusia 13:00etan izango da, eta 50 urteotan zuzendaritzako kide izan direnek esker ona jasoko dute. L'Atelier Dantza Eskola eta Durangoko Orfeoiak parte hartuko dute ekitaldian, eta Maite Berriozabal aurkezlea izango da.

Informazio iturria: Gerediaga Elkartea / El Correo egunkaria

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia