Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Baskaran eta Mañondo ustiapen sarituak

Artzai gazta ekoizten dute Baskaranek eta Mañondok Artzai gazta ekoizten dute Baskaranek eta Mañondok Oiz Egin /Urkiola LGA

Azaroak 24an ospatu zen EAEko Abeltzaintzako Ustiategien XIV. Lehiaketa Tolosako azoka esparruan. Bertan banatutako sarietako lau Bizkaira etorri ziren. Patxi Baskaran Baskaranek, ardien ataleko aipamena lortu zuen; Hernáiz Garcia ondasun erkidegoa esnetarako behien kategorian saritu zuten; Iñaki Bringas Rozas, berriz, haragitarako behien kategorian; eta Mañondo ondasun erkidegoak izurtzarrak ardien ataleko EAEko onenari saria eskuratu zuen. Sariketa urtero antolatzen da, txandaka hiru lurralde historikoetan, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza eta partaidetza jasotzen ditu.

Patxi Baskaran Baskaran markinarra nagusiki nekazaria da, eta ustiategian 339 abelburu ditu; 57 hektareako laborantza azalera aitortua du. Ekoitzitako esnea ardi gazta bihurtzen dute ustiategian, eta nekazariak berak merkaturatzen du Idiazabal jatorri izendapenaren bitartez.

Mañondok ustiategian (Izurtza) 548 abelburu dituzte eta 114 hektareako laborantza azalera aitortua dute. Ekoitzitako esnea ardi gazta bihurtzen dute ustiategian eta honekin Artzai-Gazta ekoizten dute. Nekazariek beraiek merkaturatzen dute euren produktua.

Euskadiko Abeltzaintzako Ustiategien Lehiaketa ustiategiak teknologikoki modernizatzen laguntzeko sortu zen, horretarako abeltzaintza lehiaketak antolatuz, estimulu eta dibulgazio tresna modura. Horregatik, maila tekniko eta ekonomikoagatik ez ezik, ekoizpen metodoengatik ere nabarmentzen diren ustiategiak saritzean datza lehiaketa, ekoizpen metodoak baliabideak modu iraunkorrean kudeatzera orientatu badituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorrerako Planean jaso bezala.

Zorionak ustiapen biei¡

Informazio iturria: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia