Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Produkt On, bertoko produktuak Berriatuan

Berriatuako Turismo eta Informazio Bulegoan, toki txiki bat izango da hemendik aurrera bertoko produktuak erosteko: Produkt on izeneko gunea. Berton, bai Lea-Artibai zein Durangaldeko ekoizleen baserriko produktuak erosteko aukera izango dugu. Oiz Egin elkarteko ekoizleen produktuak izango dira berton salgai, besteak beste.

Bertoko produktuak salgai, kalitatezko produktuak erosiz osasuntsu bizitzeko. Bertan bertoko produktuak, neurrira egindako detaileak, otzarak, gabonetarako otzarak, eta opari txartelak aurki ditzakezu bertan. Produkt on dendan topatuko dituzun produktu gehienak, www.oizegin.com/denda online dendan topa ditzakezu baita ere.

Produkt on informazio bulegoa eta dendaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera goizeko 9:30etatik 13:30ak arte. Arratsaldez, 16:30etatik 19:30ak arte.

Larunbatetan 10:00etatik 13:00tak arte.

Helbidea: Erribera, 39. 48710. Berriatua. Bizkaia.

Kontaktua: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko . Telefono zenbakia: 94 613 99 47.  www.oizegin.com

Produkt onen Facebook orria.

Produkt on dendak otzara zozketatuko du Gabonak aurretik bezeroen artean. Bertoko produktuen otzara baten zozketan parte hartu gura ezkero, bidali zure izen-abizenak; helbide elektronikoa eta kontakturako telefonoa Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko helbidera; edo bestela Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko helbidera baita ere.

Joan den Urriak 31an, Berriatuan, informazioa bulegoa eta bertoko produktuen denda Produkt on izenekoa inauguratu zen. Bertan, Oiz Egin Elkarteko ekoizleak eta batez ere Lea-Artibaiko eragile ugari izan ziren bertan. Produkt on inaugurazioa prentsan.

Produkt on denda eta informazio bulegoa Berriatuako Erribera kaleko 39 zenbakian, Ondarroarako bidean.

      

logooiz

Agenda

Abuztua 2017
A A A O O L I
31 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3

Buletina

Eguraldia