Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Oiz Egin Open Lab-a

IDEIEN LABORATEGIA

OPEN LAB OIZ EGIN: Osteguna, 2013ko martxoak 14an

GURE INGURUKO PRODUKTU EKOLOGIKOAK ETORKIZUNEAN ESKURATZEKO MODU EZBERDINAK AZTERTZEKO HAUSNARKETA SAIOA

Urkiola eta Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkarteek hausnarketa prozesu batean murgildurik gaude. Hausnarketa hau berrikuntzaren bitartez burutzen ari gara, Conexiones Improbables proiektuaren eskutik, eta Zoohaus arkitekto taldea bidelagun dugula. Proiektu honek etorkizunari begira gure beharrei buruzko galdera eta erantzun berriak bilatzen laguntzen ari zaigu.

Berrikuntza eta hausnarketa sakona burutzen ari garen une honetan, Durangaldean eta Lea-Artibain, Ideien Laborategi bi (Open Lab) antolatzea erabaki dugu. Mezu honen bitartez, Ideien Laborategietan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Ideia eta asmo bat-egite honetan, gaur egun Durangaldean eta Lea-Artibain produktu ekologikoak eskuratzeko nolako aukerak dauden aztertuko ditugu; eta bide batez, etorkizunean eskuratze hori zabaltzeko eta errazteko modu desberdinak proposatuko ditugu guztion artean.

Ideien laborategi hauetan, ideia-erauntsia burutuko dugu: hausnarketa dinamikoa eta parte hartzailea egin gura dugu, etorkizunean kudeaketa ekimen berriak guztion artean sortzeko: ekoizleak, kontsumitzaileak, sukaldariak, guraso elkarteak, kontsumo taldeak, banatzaileak, ikasleak, sindikatuak, lurren jabeak, eskola jantokien arduradunak, eta hainbat.

Animatu zaitez, parte hartu gure laborategietan, eta aberastu gure bidea zure ideien ekarpenaz.

Eguna eta ordua: Osteguna, 2013ko martxoaren 14a. (16:30tatik-20:00tara)

Open Lab biak egun eta ordu berdinean burutuko ditugu, Berriz eta Markina-Xemeneinen.

Kokalekuak:

1. Berriz (Durangaldea). Urkiola L.G.Aren egoitzan. Margarita Maturana, 7.

Izen-ematea: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

2. Markina-Xemein (Lea-Artibai): Xemein Etorb, 13. Patrokua Jauregia.

Izen-ematea: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Informazioa telefonoz: 94 620 36 11 (8:00tatik-15:00tara)

Open Lab edo Ideien Laborategi biak amaitu eta gero, parte hartzaile guztiok Mallabiko Trabaku-Goiko Jatetxean, Trabakua Mendatean elkartuko gara. Bertan, afari-merienda egingo dugu. Bitartean, eskualde bitan bateratze lanean azaleratuko diren ideiak eta proposamenak aurkeztuko ditugu.

Informazio zabala: http://www.conexionesimprobables.es

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia