Beñat Ormaetxea sukaldaria
Jauregibarria jatetxea
Bideaur auzoa, 4.
Amorebieta-Etxano. 48340. (Bizkaia)
Tel: 94 630 16 32
Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko
Beñat Ormaetxea esperientzia handiko sukaldari zornotzarra da. Beñatek betiko sukaldaritza eta sukaldaritza berritzailea modu bikainean uztartzen ditu. 2001. urtean Espainiako Sukaldari Gazteen Txapelketa eskuratu zuen berea duen maisutasunagatik.
Beñat Ormaetxeak sukaldari ibilbidea Amorebieta-Etxanoko Juantxu Jatetxean hasi zuen, Juantxu Larruzearen eskutik. Ondoren, Leioako ostalaritza eskolan burutu zituen sukaldari ikasketak. Ikasketak burutu ostean, Martin Berasategi Lasarteko jatetxean aritu zen lanean. Gero, Guggenheim (Bilbao) eta Aretxondo (Galdakao) jatetxeetan sukaldari buru bezala behar egin zuen.
2007an bere jatetxea zabaltzea erabaki zuen, eta ordutik Amorebieta-Etxanoko Jauregibarria parke botanikoan dagoen Jauregibarria jatetxea zuzentzen du.
Beñat Ormaetxea Geugaz Jan Bizkaiko Sukaldarien Elkartearen kide da. Beñat bera eta elkarteko sukaldariek sukaldaritza bizkaitarra sustatu, sakondu eta defendatzeko lanean ari dira jotake. Ormaetxea Slow Food mugimenduaren jarraitzailea da. Beñat Ormaetxearen filosofia gastronomikoaren ardatzak hauek dira: bertoko produktuak balorean jartzea, eskualde bakoitzako ohitura gastronomikoak zaintzea, etengabeko berrikuntza, eta bizitza kalitatea lortzea kalitateko produktuen erabilera eta zaporeen bitartez.
Argazkiak: Jauregibarria jatetxea.