Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Gorka Jaio, "Jaio Gazta SL"

Gorka Jaio artzaia eta gazta ekoizlea Gorka Jaio artzaia eta gazta ekoizlea Oiz Egin/ Urkiola LGA

Ekoizlea: Gorka Jaio. Jaio Gazta, S.L.

Produktua: Idiazabal Gazta

Helbidea: Garaizar auzoa, z/g. Iurreta. 48215. (Bizkaia)

Telefonoa: 688 80 45 47

Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Salmenta: Zuzena azoketan eta euren ustiategian.

Web orriak:

http://bit.ly/1gP9nd2

http://bit.ly/1j8HRv1

Gorka Jaio artzai eta gaztagile iurretar gaztea da. Gorkaren aittite aurretik artzai eta gaztagile lanetan aritu zen bere garaian. Bere aitite eta amamangandik hartu zuen Gorkak ardiak zaintzeko zaletasuna eta gazta egiteko ametsa.

18 urte zituela, arkitektura ikasketak egin hasteko zela, guztia alde batera utzi eta Arantzatzuko Artzai Eskolara joatea erabaki zuen. Duela 5 urte astiro-astiro ardiak erosten hasi zen, aurrena 3, gero 50 eta gaur egun 300 ardi inguruko artaldea osatu arte.

Hasierako bide gogorrean gurasoak eta beste bi neba izan ditu bidean laguntzaile.

2010. urtean hasi zen artzai lanetan lanbide bezala.

2012an Ordiziako Azokaren Idiazabal Gazta Txapelketan finalera iritsi zen aurkeztu ziren gazta onenen artean.

Jaioren artaldea urte erdia igarotzen dute mendian, Amatsa auzoan Iurretan.

Bere aurrekoak hasitako bidean jarraitu eta aittite zein amamak urteetan burututako artzaien lana eta lanbidea balorean jartzeko asmoa izan du hasieratik Gorkak. Etorkizunera begira artaldea zaindu eta gazta ekoiztera ekingo dio. Gorka Jaiok ardi gazta mimoz ekoizten du eta Txapelketan parte hartzea du gogoko.

Jaio Tamayo familia benetan gogoko du baserrian eta baserritik bizitzea. Gorkaren neba biak, ere baserritik eta animalien zaintzatik bizi dira: bata zaldiak zaintzen, eta bestea bertoko oilo marradunen haztegia jartzeko asmotan.

Momentu honetan 300 arditik gora dituzte eta urteko 5000 kilo gazta ekoizten dituzte. Iurretako Amatsa auzoan dituzte ardiak, ustiapenetik gertuko larrean.

Bizkaiko hainbat azoketan parte hartzen du Gorkak bere produktuarekin eta Iurretako eguenetako azokan salmenta postua du.

Argazki galeria

Ekoizleak

Ekoizlea

Produktua