Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Jon Garatea Kortabitarte. Abeltzaina

Oiz Egin Oiz Egin Oiz Egin

Ekoizlea: Jon Garatea Kortabitarte.

Produktua: Eusko Labeldun okela.

Helbidea: Itz-Erdi harategia, Narea kalea 15. Lekeitio. 48280.

Telefonoa: 94 684 24 17

Web orria: http://www.euskolabel.net/Jon Garatea

Oharra: Lekeitioko ITZ-ERDI harategian zuzeneko salmenta egiten dute.

Jon Garatea kortabitarte Ispastertarra da jaiotzez nahiz eta gaur egun Lekeition bizi den bertan baitute familiako haragitegia.

Baserri eta okelaren mundua asko maite zuten Jonek eta etxekoek, horregaitik, Jon 1978 urtean hasi zen abeltzantza munduan bere anaiarekin batera.

Limousin eta Asturiar arrazako behiak hazten ditu Ispasterko ustiapenean eta illuntzar magaleko landetan. 100 burutik gora maneiatzen dituzte Jonek, bere lide emazteak eta Jon semeak. Eusko Labeldun okela saltzen dute Eusko Label barruan dagoen harategia baitute Lekeition. Erabilitako pentsu guztiek labelak ezarritako exigentzia guztiak betetzen dituzte, horrez gain ia urte osoan behiak mendi larretan izaten ditu.

Jonek asko maite du abeltzaintza mundua eta gogo guztiz ekiten dio lanari bere semearekin. Semeak erreleboa hartuko dio eta Jonentzat hori notizi pozgarria da, familiako tradizioa jarraituko duelako semeak.

Jonentzat bertan hazitako ganadua bertan saltzea asko azpimarratzen du hori baita bere filosofiaren oinarri bat eta. Bere esanetan animalietan tamainu/kalitate erlazio ona lortzeko ezinbestekoa da animalien gurutzapenak egitea.

Bere okela kontsumitzeko kontseju bikainak eskeintzen ditu:

- " Okela olio gutxirekin eta bere zukuan".

- " Okelak  labean bere zapore guztia mantentzen du"

- " Okela jan beharra dago baina gehigikeririk gabe, dieta anitza egin beharra dago"

Bere bezeroen arten gehien saltzen duen produktua Lehen mailako Xerrak dira nahiz eta berak gehien atsegin dituen okelak Hegal eta Txuleta erreak diren.

Argazki galeria

Ekoizleak

Ekoizlea

Produktua