Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Gurrutxaga Txakolina

Ekoizlea: Bodegas Gurrutxaga S.L

Produktua: Bizkaiko Txakolina.

Helbidea: Baurdo Auzoa, z/g. 48289 Mendexa

Telefonoa: 94 684 49 37

Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Upategi hau Lea-Artibai eskualdean kokatzen den Mendexa herrian datza. Konkretuki Mendexako Baurdo auzoan.

Gurrutxaga Txakolina portzentai nagusi batean Hondarrabi Zuri mahats barietatearekin eginda dago. Mahastiak eta upategia, Kantauri Itsasoko eta Bizkaiko Golkoko maila baino 40 metro gorago daude. Mahastiak Itsasotik oso hurbil daudenez Kantauri itsasoko haize gaziak mahastiak "orrazten" ditu etengabe..

Gurrutxaga Upategiak 15 hektareatan banatzen ditu bere mahasti guztiak. Mendexan bertan batu eta ekoizten du txakolina ekoizteko behar den kalitatezko mahatsa. Gurrutxaga txakolina altzairu erdoilgaitzezko andelean hartzitutako ardo gaztea da Gaur egun Gurrutxaga txakolina oso estimatua da eskualdean eta nazioarte mailan bere lekua hartzen hasia dago. Kontuan hartu behar da Gurrutxaga txakolina nazioarteko kritikarien artean konfiantza lortu duela ardo gazte hau munduko onenen artean jarri dutelako.

Adibide modura:

- "The wine advocate" gidan Robert Parkerrek, mundu mailan eraginn handiko kritikoa, 91 puntuko balorazioa eman zion 2009ko Gurrutxaga Txakolinari

- Los Angeles Times egunkariak Aste betez Gurrutxaga txakolina munduko onenen artean sailkatu zuten.

- Expansión egunkariak ere aipamen berezia egin dio. Gurrutxaga Txakolina 15 eurotik beherako txakolinetan munduko onenen artean kokatzen baitu.

Era berean ezin dira utzi aipatu gabe Gurrutxaga upategiko giza baliabideak eta ekipamendu teknikoak. Honekin batera esan beharra dago produktuaren kalitateari eta inguruneari garrantzia izugarria ematen diotela.

Ekoizleak

Ekoizlea

Produktua